Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Negua heltzear dago. Hori dela eta, Zentzuz Kontsumituk sasoi honetako produktuak kontsumitzera gonbidatzen zaitu. Dakizunez, tokiko eta saioko elikagai ekologikoak kontsumituz ingurumena zaintzen duzu eta herrialde bakoitzeko nekazaritza bultzazen duzu. Zure menua neguko produktuaz osatu: baratxuriak, babarrunak, azak, tipulak, azaloreak eta abar luze bat… Informazio gehiago nahi baduzu, hona hemen gure neguko mahai-zapia…
Gure eguneroko ekintzek, batzuetan hutsalak edo garrantzirik gabeak iruditzen zaizkigun arren, ekonomian, giza eskubideetan eta ingurumenean eragina izaten dute. Eguneroko ekintza hauetako bat kontsumitzea da. Egunero kontsumitzen ditugu jangaiak, ura, energia, arropak, etab. Gainera, produktu aukera zabala daukagu, nahi duguna hautatzeko. Baina egiaz ba al dakigu zer lehengai erabiltzen diren produktu horiek egiteko? Zein baldintzatan […]
Indarkeria matxista bizi garen sistema patriarkalaren beharrezko elementua bihurtu da eta horren ondorio zuzena da ere. Arazo politiko, soziala, kulturala eta ekonomikoa da, generoen arteko botere erlazioetan zehazten delako eta gizonek emakumeekiko mantentzen dituzten opresiozko erlazioen zuzenezko emaitza delako. Presio estetikoa indarkeria matxistaren adibideetako bat da. Publizitatea, kontsumoaren arma bezala, gauzatu ezinezkoa den emakume estereotipo […]