Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Bruselaza deitu arren, hemen hazten diren azak dira, patata, eskarola edo babarrunak bezala. Mahai-zapi hau partekatzen dugu, geure mahaietan egon dadin, sasoikoak, tokikoak eta ekologikoak diren produktuak kontsumitzen baldin baditugu, eskualde bakoitzak biztanleak elikatzeko behar den nekazaritza gara dezan laguntzen dugulako. Horrela, produktu osasungarri, elikagarriak, eta hondakinik eta transgenikorik gabekoak kontsumitzeko dugun eskubidea defendatzen dugu. […]
Gure eguneroko ekintzek, batzuetan hutsalak edo garrantzirik gabeak iruditzen zaizkigun arren, ekonomian, giza eskubideetan eta ingurumenean eragina izaten dute. Eguneroko ekintza hauetako bat kontsumitzea da. Egunero kontsumitzen ditugu jangaiak, ura, energia, arropak, etab. Baina, egiaz ba al dakigu zer lehengai erabiltzen diren produktu horiek egiteko? Zein baldintzatan eta non ekoizten diren? Nor egiten dituen? Ba […]
Gure inguruan garia, garagarra, oloa, baita arroza ere, ikusten ditugu. Hurbileko laboreak dira, transgenikoetatik libre; baina, horiek al dira kontsumitzen ditugunak? Noren esku daude mundua elikatzen duten hazi horiek? Zer politika komertzial eramaten ari dira aurrera? Ba al dago alternatibarik? Hainbat ekoizlek eta kontsumitzailek eraldaketarako gakoak ematen dizkigute, kontsumo kontziente eta arduratsuan oinarriturik.