Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Emakume-taldeekiko lanaren esparruan eta ZKII-n hasitako emakume-topaketen esperientziak berrartuta, 15 bat emakume elkartu ginen urriaren 11n, hainbat kolektibotatik (Uaga, CCOO, Setem, Bakea eta Elkartasuna, Bidezko bidean…), Kolonbiako MUJERES QUE CREAN bizitzarako korporazioko Silvia María García Ángelen esperientzia eta lana ezagutze aldera. Konfiantza-giroan eta kafe-merienda baten inguruan, Hegoaldeko eta Iparraldeko esperientziak trukatu genituen emakume-talde desberdin batzuen […]
Zentzuz Kontsumitu (ZK) Hiritartasun globalerako hezkuntza. Oinak lurrean izanda amets eginez jardunaldietara joan zen. Alboan-ek antolatu zituen –Bilbon, irailaren 18tik 19ra bitarte– herritartasun global baterako hezkuntzako bere esperientzia praktikoa aurkezteko.(http://ciudadaniaglobalhiritartasuna.wordpress.com/)Gure mintzaldian, hasi ginenetik gaur egun arte aurrera eraman dugun lanaren laburpen txiki bat eman genuen. Txanotxoren istorioan oinarriturik, modu jolasgarri eta dibertigarrian, parte-hartzaileei ZKren gako […]