Desde el ecofeminismo para la soberanía alimentaria mediante el comercio justo

Saski arduratsu bat nahi?


ZERGATIK ELIKADURA-SUBIRANOTASUNA?

Egungo eredu ekonomikoa, elikagaiak munduko toki batean ekoitzi eta milaka eta milaka kilometrora kontsumitzean oinarritzen den eredu bat, bideraezina eta ezin iraunezkoa da, bai ingurumenaren aldetik, bai tokian tokiko nekazaritzan duen inpaktuaren aldetik.

Uste dugu, gure osasunaren nahiz naturaren mesedetan, onena dela gure inguruan hazten diren elikagaiak kontsumitzea.  Praktika horren bidez, gainera, tokiko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren garapena sustatzen da, eta, horrela, garraioaren inpaktua zein negutegiak, hozkailuak eta bilgarriak gehiegi erabiltzearen inpaktua murrizten dira. Hori dela eta, kontsumo-zirkuitu laburrak bultzatu nahi ditugu. Alternatiba hori elikadura-soberaniaren printzipioetan oinarritzen da, herriek elikagai elikagarriak, eskuragarriak eta iraunkortasunez ekoitziak kontsumitzeko duten eskubidea babestuta.

Ezagut itzazu ondorengoak:

KONTSUMO TALDEAK

Talde horietan ekoizle batek edo zenbaitek astero saski bat prestatzen dute elikagaiz, eta 15-30 familiak saskiok jasotzen dituzte. Produktuak tokikoak dira, ekologikoak gehienak, eta sasoikoak. Hala, bada, saskiaren osaera aldatu egiten da aste batetik bestera, urteko sasoiaren arabera eta uztaren emaitzaren arabera. Elkarrekin adosturik, ekoizleek eta kontsumitzaileek saski bakoitzaren prezioa ezartzen dute. Erosten dutenak ez dira bezeroak, bazkideak baizik, trukea saldu eta erostea baino zerbait gehiago dela pentsatzen dutenak.

Haien funtzionamenduaz gehiago jakiteko, Bionekazaritza elkartearekin (Asociación Alavesa de Agricultura y Ganadería Ecológica) jar zaitezke harremanetan.  Elkarte horrek bere taldeek funtzionatzeko jarraibideak arautzen dituen arautegia onartu du duela gutxi. Hemen ere baduzu informatzeko aukera: Nekasarea, Hainbat baserritarrek zein kontsumitzailek eraturiko sare bat da, eta norabide berean lan egiten dute, elikatzeko eta harremanak izateko bestelako era batzuk berreskuratzearren.

Dokumentu honetan gure hirian diharduten kontsumo-taldeen zerrenda daukazu, helbideak eta harremanetarako telefonoak barne.

TOKIKO AZOKAK

Nekazariek eta eraldatzaileek badute gune bat beren produktuak saltzeko. Erosketan ezartzen den harremanak erosten dugunaren jatorria eta hura ekoizten duten pertsonak ezagutzeko aukera ematen digu.

Lurraren Azokara joan zaitezke (Hornidura plaza, 3. solairua; ostegun eta larunbatetan), edo Almendrako Azokara (Alde Zaharrean, hileko lehen larunbatean).

Halaber, Agurainen eta Uribarri Gaubean ere egiten dira asteroko azokak.

UAGALUR
UAGA Arabako Nekazarien Elkartearen ekimen bat da, eta haren xedea da tokiko ekoizpena kontsumitzaileengana hurbiltzea. Gaur egun, 50 ekoizlek parte hartzen dute, eta bi merkataritza-establezimendu dauzka. Batetik, Logroño kaleko denda, asteartetik ostiralera goizez zein arratsaldez zabalik, eta larunbatetan, goizez bakarrik. Bestetik, Hornidura plazako postua, ostegun eta larunbatetan.

BIOALAI Elkartea
Elkarte honen xedea da osasuntsuagoa den eta ingurumena gehiago errespetatzen duen bizitza bat bultzatzea. Produktu ekologikoak eta transgenikorik gabekoak kontsumitu nahi dituzten pertsona batzuen interesa du jatorri. Ahal den neurrian tokiko nekazaritzatik eta abeltzaintzatik hornitzen da. Gazalbide saltokigunean (San Viator kalea, z.g.) daukan denda ezagutzera animatzen zaitugu

EKILUR
Esperientzia hau Arabako Merkatarien Elkartearen eta UAGAren arteko lankidetzaren emaitza da. Hiriko denda txikiak suspertzeko xedea du, kalitateko produktuak –eta ekologikoak, zenbaitetan– eskainita. Ekilur, azken batean, tokiko hainbat produkturen marka bat da (behi-gazta, eltzekariak, ilar lehorrak, dilistak, aixkolak, fruitu lehorrak, ardi-esne gordina), gure hiriko hogei bat dendatan aurkituko duzuna. Laster, bere produktuak soltean merkaturatzen hasiko da. Orain arte, ekimen honi nekazaritzako eta abeltzaintzako 10 ustiategi batu zaizkio.

 

Twitter

Aurki gaitzazu ere bai

  • Baliabideak

  • Txanotxoren Saskia

    • .
  • Hemengo aliatuak

  • Hango aliatuak

  • Kultura elkartrukatzen dugu

    creative commons

    Web optimizada para:

    Firefox:

    Logo de firefox

    Google Chrome:

    Google Chrome Logo