Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Arabako Kanpuseko Tailer agroekologikoa, datorren martxoaren 12an

7 martxoa, 2019

EHUko irakasle-talde batek, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, Bionekazaritzak, Slow Food Arabak eta Zentzuz Kontsumituk elkargoak elikadura ohitura jasangarriak zabaltzeko asmoz lehen Tailerra Agroekologikoa sustatu dugu, martxoaren 12an. Halaber, Farmazia Fakultateko Euskal Herriko Unibertsitateko Analisi Sentsorialen Laborategiak ere parte hartuko du tailerrean.

Tailerrek bi helburu dituzte:

1. Informazioa eskaini, eta ohitura jasangarrien aldeko jarrerak sortzea. Zehatzago:

  • Gaur egun nagusi den elikadura-ereduak mundu osoan dituen inpaktuen gaineko informazioa eskaini
  • Sukaldean egiteko gogoa sustatu
  • Elikagaiak dastatzen erakutsi
  • Gure inguruko agroekologiari buruz informazioa eskaini

2. Elikagai jasangarriak eskuratzea erraztu

  • Jaki ekologiko, tokikoak eta bitartekaririk gabekoak salgai jarri
  • Komertzio Justuko elikagaiak salgai jarri

Helburu horiek lortzeko, erakunde bakoitzak zenbait ekintza osagarri egingo ditu, hala nola, argibide-taulak jarri, irakurgaiak erraztu, errezetak eskaini, prestatutako jakiak dastatzeko aukera doan eskaini, elikagaiak nola dastatu irakatsi, edo elikagai jasangarriak lortzea ahalbidetu.

Tailerra, batez ere, komunitate unibertsitarioari zuzenduta dagoen arren, publiko osoari irekita dago.

Ekintza hau apirilaren 9an, eta maiatzaren 14an errepikatuko dira Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen kanpoaldean (Hezkuntza sekzioan), 11etatik 14ak bitarte.

Egun bakoitzean “elkarte gonbidatu” bat ere izango dugu gure artean, burutzen dituzten ekintzak ezagutarazteko aukera izan dezan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude