Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Elikadura-burujabetza Afrikan

9 apirila, 2019

Zentzuz Kontsumituk proposatzen dizu artikulu interesgarri bat irakurtzeko, Afrikako elikadura-burujabetzari buruzkoa, Elfrieda Pschorn-Straussek idatzia. Ez da berria, baina bai gaurkotasun handikoa.

Argitaratu zenean, Pschorn-Strauss Hazien eta Jakintzaren gaineko Ekimeneko koordinatzailea zen (SKI); ekimen hori eskualdeko programa bat da, Biowatchek –KwaZulu-Natal probintzian (Hegoafrika) nekazariekin hazien eta agroekologiaren inguruan lan egiten duen GKE batek– ostatatzen duena.

Egileak gogoeta egiten du emakumeak haziarekin izan duen loturaz, elikagaien, osasunaren, kulturaren, ekologiaren, espiritualtasunaren eta harreman sozialen bidez. Azaltzen duenez, hazien zaindari, nekazari, belarketari eta ama gisa betetzen duten rolean, afrikar emakumeen eguneroko lanak landareen inguruko inplikazio eta ezagutza sakon bat dakar berekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude