Consumo responsable

Facebook
Twitter
Youtube

Erosketa Publiko Arduratsuari buruzko jardunaldia

2 iraila, 2019 zentzuz

Datorren irailaren 19an Gasteizko Landatxo Gizarte Etxean abiatuko dugun jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu. Bertan, Santiago Lesmes Zabaleguik egindako Erosketa Publiko Arduratsuko gida praktikoa ezagutaraziko dugu.

Plazaratu berri dugun Gida Praktikoaren aurkezpenera gonbidatzen zaitugu, Erosketa Publiko Arduratsurako irekitzen diren aukera handien inguruan eguneratzeko, kontratazio-prozesuetan nahitaez gehitu beharko baitira gizarte- eta ingurumen-arloko irizpideak, gardentasuna bermatzeko neurriak, ekonomia sozial eta solidarioko entitate jakin batzuentzat erreserbatutako kontratuak garatu beharra, etiketa sozial eta ekologikoak sartu beharra, eta abar. Gida honetan, EHUNGINTZAKO PRODUKTUAK, TEKNOLOGIAREN ETA BIDEZKO MERKATARITZAREN ADIBIDE PRAKTIKOAK AURKITU ahal izango DITUZU.

Gainera, hornikuntza-katearen hiru esperientzia praktiko izango ditugu:
– EKOIZPENA Ekuadorreko Maquita-ren experientzia. Bidezko merkataritzako produktu ekoiztetxea.
-BANAKETA: Bidezko Merkataritzako banatzaile baten experientzia
-KONTSUMOA: Ingurumen eta gizarte klausulak sartu dituen kontratazio-teknikari baten experientzia. Aitor Bilbao

Espero dugu etor zaitezen. Horretarako, mesedez, eman izena FORMULARIO HONETAN edo zalantzaren bat izanez gero jarri harremanetan vitoria-gasteiz@setem.org helbidearen bidez.

erosketa publiko arduratsuko jardunaldia

Kontratazio publikoa, gutxi gorabehera, BPGd-aren %18,5 da, erakunde publikoak pertsona eta zerbitzuen kontratatzaile nagusiak bilakatuta horrela. Hori bolumen ekonomiko handia da eta, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legea berriki onartzean, aukera handiak zabaltzen ditu beren praktiken bidez gizarte hobe bat lortzen laguntzen duten ETE, kooperatiba eta enpresa txikientzat. Nazio Batuek onartutako Garapen Jasangarriko Helburuen Agenda 2030ean aditzera ematen denez, beharrezkoa da Kontratazio Publiko Arduratsu bat egitea, gizarte- eta ingurumen-arloko klausulak gehituz erosketa eta kontratazio publikoetan, bai gure gizartea, bai ekoizpen eta kontsumoko ereduak eraldatzeko helburuz, modu jasangarriago eta ekitatibo batzuetarantz.

Ekonomia Sozial eta Solidarioan dugun ikuspegitik, lehenetsi egin behar da lan-baldintza duin eta kalitatedunak bermatzen dituzten enpresek kudea ditzaten erakundeen eta entitate pribatuen arteko kontratuak, genero-ekitatea eta ahultasun-egoeran dauden kolektiboak gizarteratzea zein laneratzea, bai eta tokiko garapen ekonomikoa ere, segurtatzen dituzten horiek, herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena ematearren, ingurumenaren kudeaketa jasangarri bat bermatzearekin batera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude