Site logo

Sektorea: Bidezko Merkataritza

Dec 31
San Martinen kontsumo arduratsuaren eta bidezko merkataritzaren aldeko apustua

Abenduan, Zentzuzek hainbat jarduera jarri ditu abian Gasteizko herritarrak gure kontsumo-ohiturekin, bai gugan, bai beste pertsona batzuen bizitzan edo ingurumenean, sor ditzakegun eragin positiboen inguruan sentsibilizatzeko. Abenduaren 10ean sukaldaritza ekojustuko tailerra antolatu genuen Mamian, eta menu oso bat prestatu genuen bertako produktua, produktu ekologikoa eta bidezko merkataritzakoa erabiliz, Marta Franciscoren eskutik.   Gainera, abenduaren 9an, BIZAN […]

  • Berriak
Dec 29
Geratu auzoan eta asmatu Bidezko Merkataritzarekin!

Zentzuzetik zuen Gabonetako kontsumoa ahalik eta arduratsuena izan dadin animatzen zaituztegu, beharrezkoak ez diren erosketak saihestuz, baina, batez ere, gure ingurunean eta ekoitziak izan diren herrialdeetan eragin positiboa duten produktuak eta zerbitzuak aukeratuz. Beste urte batez, “Auzoan geratu eta asmatu Bidezko Merkataritzarekin” kanpaina jarri dugu abian, gure auzoetako dendetan balioz betetako produktuak aurki ditzakegula gogorarazten […]

Jun 04
Txokolatearen sekretuak ezagutzeko dastaketa ekainaren 22an

Ekainaren 22an Zentzuz Sareak online txokolate dastaketa bost zentzumenekin antolatu du, SETEM Hego Haizearen Balio Faktoriaren programazio barruan. Ekimena arratsaldeko 19:00etan izango da eta parte hartu nahi baduzu, hemen izena eman behar duzu. Bideokonferentziaz gidatutako dastaketan Bidezko Merkataritzako hiru txokolate mota dastatuko ditugu (esnearekin, % 70 eta % 85). Gainera, ingurumena errespetatzen duen kalitatezko kakaoa […]

May 14
Gasteizek Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatu zuen larunbatean

Joan den larunbatean, maiatzaren 8an, Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunarekin bat egin zuen Gasteizek. Egun horretan, hiriko Bidezko Merkataritzako erakundeok giza susperraldi ekonomiko eta jasangarria aldarrikatu genuen COVID19-aren ostean. Loma Generalaren enparantzak Bidezko Merkataritzako produktuen informazio eta salmenta postua hartu zuen larunbatean, 11:00etatik 14:00etara. Gune horretan, gasteiztarrek aukera izan zuten ekoizleen giza eskubideen eta ingurumenaren zaintzaren […]

May 13
Bidezko Merkataritza Azoka Agroekologikoaren edizio berrian

Joan den ostegunean, maiatzaren 6an, Bidezko Merkataritza presente egon zen UPV/EHUren Arabako kanpusak seihileko bakoitzean hartzen duen Azoka Agroekologikoaren edizio berri batean. Oraingo honetan, ekitaldia Letren Fakultateko klaustroan egin zen, eta Arabako erakundeak bertan izan ginen, ikasleei eta publiko orokorrari kontsumo arduratsurako alternatiben inguruan sentsibilizatzeko, hurbiltzeko eta jakinarazteko. Zentzuz Bidezko Merkataritzako produktuen informazio eta salmentarako […]

Apr 27
Zentzuz-ek bidezko merkataritzaren alde parte hartzera animatzen zaitu

Maiatzaren 8an ospatzen den Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna dela eta, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Mugimenduak eta 200 erakunde nazionalek Covid ondoko aroko ekonomia eta merkataritza berreskuratzeak giza eskubideak eta planetaren babesa lehenestea eskatzen dugu, eta Bidezko Merkataritzaren eta Ekonomia Solidarioaren balioetan oinarritzea. Horretarako, ordezkari politikoek eta tokiko, eskualdeko eta nazioarteko erakundeek “Berreraiki justiziaz” deklarazioarekin bat egitea […]

Mar 12
Zentzuz bidezko eta tokiko merkataritza zabaldu nahi du Gasteizen

Zentzuz 2020 urtearen amaiaeran bere nortasun berriaren berri eman zuen, eta bere burua Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren Sare gisa aurkeztu zuen. SETEM, Mugarik Gabe, Bide Bidean eta medicusmundi Araba osatzen dute Zentzuz sarea. Orain, Gasteizen bidezko merkataritza sustatzeko, kanpaina berri bat abiatu du. Gasteizko herritarrak kontsumo arduratsuaren eta bidezko merkataritzaren alde inplikatu nahi […]

Dec 15
Zabalganan sukaldaritza ekojustuari buruzko tailerra egin zen atzo

‘Quédate en el barrio y consume lo justo/Auzoan gelditu eta zentzuz kontsumitu ‘da Zentzuzen Gabonetako kanpainaren leloa (Gasteizko Bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsuko sarea). Bidezko merkataritza gasteiztarrei hurbiltzeko prestakuntza-tailerrak barne hartzen dituen kanpaina. Zabalgana gizarte-etxean sukaldaritza ekojustuari buruzko tailer bat egin zen atzo. Bertan, hainbat errezetaren bidez eta Olaia Aldemiraren eskutik, gure hirian eta gure […]

Dec 09
Kontsumo arduratsua, tokikoa eta bidezko merkataritzakoa sustatzeko kanpainako jarduerak hasi dira

Judimendiko eta Zabalganako gizarte-etxeetan kosmetika naturalari eta sukaldaritza ekojustuari buruzko tailerrak egingo dira datozen egunetan, herritarrek establezimendu txikietan kontsumo arduratsua egin dezaten eta giza eskubideak eta ingurumenaren babesa errespetatu dituzten produktuak lehenets ditzaten. Abenduan zehar, Gasteizko herritarrek hainbat jarduera izango dituzte hiriko espazioetan. Gaur, abenduak 4, bihar, hilak 5, Judimendiko gizarte-etxean kosmetika naturaleko tailerrak egingo […]

Dec 04
Zentzuz Sarea Gasteizen aurkezten da, saltoki txikietan kontsumo arduratsua sustatzeko helburuarekin

ZENTUZ Gasteizeko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren Saretik, Gabonetako kanpaina berri bat bultzatu nahi dugu, non auzoko establezimendu eta bidezko merkataritzako produktuetan kontsumoa bultzatzea nahi dugu.ZENTUZ Gasteizeko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren Saretik, Gabonetako kanpaina berri bat bultzatu nahi dugu, non auzoko establezimendu eta bidezko merkataritzako produktuetan kontsumoa bultzatzea nahi dugu. Gaur goizean aurkeztu dugu […]